XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iltzatuak bezela, Alu ta beste kumeek, zegozen tokian gelditu ziran, eta gero, Alaia'ren eriotz-zinkuriñek eraginda, izu gorriaren menpe txaraka lodian babesturik, zenbait ordu iraun zuten.

Irailla'ren asieraz batera, kumeei amaren laguntasuna murrizten asi zitzaien, eta andik zenbait egunera, Alu'ren euspena betiko galdu zuten.

Elkarrekiko atxikitasuna era berean galdurik, kume bakoitza bere bidetik joan zan, eta Pirri'k barrutiko sortaldea bizilekutzat aukeraturik, Gorria basoko sartaldean geratu zan....

Alabaiñan sasitako naaspil batean gordelekua ozta-ozta aukeratuta, ara non berak ongi ezagutzen zuan eztul batek burua biurterazi ziola.

Erabeti, astiro, arrenka bezela, Urrebegi txikia urreratu zitzaion.

Ondoraturik, zenbait miazketa egin zizkion, eta gero, oi zuan bezelaxe, anaiaren ondoan etzanda jarri zan, urrezko begiakaz laztantzen zuala.

Gorria'ren leenbiziko bultzada, Urrebegi uxatzea izan zan, alabaiñan ezin zezaken arreba ñimiñoaren itxura eskaritsuari uko egiterik, eta azkenez onen ondoan etzanda, so oldozkorraz argi-eriotzaren igurikan geratu zan.

Gaua elduta, oi bezela eizari emango ziokean bizitzari eustearren, baita alboan zetzakion begi urredunen laguntxoa janaritzeko ere, Urrebegi gaixoa bere buruarentzat eizatzeko gauza ez zan-eta.

Eta ez-arian ez-arian udazkena iritxi zan, eta onekin batera, ego-aizeko sorgindura epelak, basoan urrezko laztanak ezarri zituan.

Lertegian oraindik janari ugaritsu idoro zezaketen, eta bera ta Urrebegi aularentzat bearrezkoa zitzaiena, egunoro iritx zezaken.

Saguak non-nai ageri ziran, baita neguko loaldian suntsitu baiño leen, sugeren bat ere arrapatzeko era izango zuten.